ZIZURKIL 1989an


Bideo hau Xabier Arruti "Txanka"k grabatu zuen 1989an.
Jatorrizkoa galdu da eta ditugun irudiak, tamalez, nahiko kalitate kaxkarrekoak dira.
Baina gure herriko historia txikirako interes handikoa da,
80. hamarkadako Zizurkil hura ezagutzeko edo gogora ekartzeko balioko diguna.
Bideoak 25 minutuko iraupena du eta errepasoa ematen dio herriari.
Iparretik, Zarateko bentatik eta Altxurriagatik hasita eta Elbarrenan zehar itzulia eginda,
Pello Mari Otaño plazan amaitzen da.